Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

IACFSren hitzaldia, urriaren 27an eta 28an.
Wednesday, 19 de October de 2022

Datorren urriaren 27an eta 28an, IACFS 2022 hitzaldia egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak (UPV/EHU) antolatuta.

International Association of Center for Federals Studies (IACFS) erakundearen Konferentzia federalismoaren arloko nazioarteko ekitaldi akademiko garrantzitsuenetako bat da. 1977an sortu zenetik antolatzen du, eta kontinente guztietako 30 zentro edo institutu afiliatu baino gehiago ditu. Munduko herrialde federal nagusiak hartzen ditu bere baitan, eta federalismoaren arloko nazioarteko ekitaldi akademiko garrantzitsuenetako bat da.

Aurtengo biltzarrak federalismo fiskala eta lurraldeen arteko desberdintasunak eta nazioz azpiko finantza publikoen kudeaketa izango ditu ardatz.

International Association of Center for Federals Studies (IACFS), 1977an sortua, federalismoari buruzko ikerketa, zabalkunde eta aholkularitza arloko nazioarteko elkarte nagusietako bat da. Gaur egun, kontinente guztietako 30 zentro edo institutu afiliatu baino gehiago ditu, eta munduko herrialde federal nagusiak hartzen ditu.

Hitzaldia jendearentzat zabalik dago aldez aurretik izena emanda eta streaming bidez jarraitu ahal izango da Ituna Zentroaren Youtubeko kanalean edo Bizkaia Aretoaren webgunean.

Programa
Inskripziorako esteka