Nobedadeen berri izateko,
Gaurkotasuna
Ad Konkordiam izeneko Elkarteak, inkesta bat egin du, Bizkaiko biztanleek Kontzertu Ekonomikoari buruz daukaten ezagutza jakinarazteko. Azken hamar urteetan nolabaiteko igoera egin duen aztertzeko asmoz.
Web orrian jaso dira Konstituzio Auzitegiaren uztailaren 16ko bi autoak, 1/2010 Lege Organikoaren aurkako konstituziokontrakotasun-errekurtsoetan Eusko Jaurlaritza pertsonatzea onartzen duena eta Bizkaiko Foru Aldundia pertsonatzerik onartzen ez duena, baita Aldundiak bere esku-hartze idazkian egindako alegazioak ere
Konstituzio Auzitegiak, uztailaren 16an emandako autoan, ez du onartu Bizkaiko Foru Aldundia pertsonatu dadin Errioxako Gobernu Kontseiluak egindako konstituziokontrakotasun-errekurtsoan eta Errioxako Parlamentuak, Gaztela eta Leongo Juntako Gobernu Kontseiluak eta Gaztela eta Leongo Gorteek jarritako errekurtso metatuetan -denak ere Konstituzio Auzitegiari eta Botere Judizialari buruzko lege organikoak aldatzen dituen otsailaren 19ko 1/2010 Lege Organikoaren aurkako errekurtsoak dira-, ontzat eman duelako errekurtsogileek eta Estatuko Abokatutzak argudiatutako salbuespena, alegia, Bizkaiko Foru Aldundiak ez duela konstituziokontrakotasun-errekurtsoak jartzeko zilegitasunik.
Egun berean Konstituzio Auzitegiak berak onartu egin du Eusko Jaurlaritza prozedura horietan pertsonatu dadin, baina erabaki horrek ez du atzeraeraginik izango jarduketetan, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzari ez zaio alegazioak aurkezteko eperik emango, preklusioa gertatu delako. Ondorioz, errekurtsoa jartzeko idazkian auziaren muinari buruz adierazitakoa ezingo da kontuan hartu.
Hala baieztatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Foru Erkidegoaren artean planteatutako gatazka baten ebazpenean, helbidea aldatzeko unean konpentsatzeke dauden BEZaren saldoak lekuz aldatzeko aukerari dagokionez. Horrek bere aurreko doktrina baieztatzen du, dagoeneko irmoa dena, eta, beraz, aukera hori ukatzen da. Hau da, administrazio bakoitzak bere jurisdikzio pean sortutako kuoten ardura dauka.
Gemma Martínez Bárbarak, Bizkaiko Foru Aldundiko Zerga Politikako Zerbitzuko buruak, artikulu bat argitaratu du Forum Fiscal de Bizkaia aldizkariaren apirileko alean. Bertan, zehatz-mehatz garatu eta aztertzen du Saggio, Geelhoed, Kokott eta Jääskinen abokatu orokorren iritziaren bilakaera, eskualdeko zerga-neurriak estatuaren laguntzatzat jo ahal izateko (lurraldeen hautakortasuna dela eta) bete behar diren ezaugarriei dagokienez.
Bestalde, Amelia Pascual Medranok, Errioxako Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle titularrak, “zerga-oporrak” izenekoen bilakaera judiziala garatzen du Revista General de Derecho Constitucional aldizkarian argitaratutako artikulu batean.