Nobedadeen berri izateko,
Gaurkotasuna
Atal berria inauguratu dugu gure webgunean. Bertan, hedabideetan agertu diren Ekonomia Itunarekin loturiko prentsa-albisterik nabarmenenak gehituko ditugu aldian-aldian. Hedabide horietan Itunaren presentzia ez denez inoiz etengabea izan, oraingoz behintzat, ez dugu sortuko aldizkakotasun zehatz bat duen alerta bat; aitzitik, gaurkotasunera egokituko gara eta agertuz doazen albisteen berri emango dizuegu, bakoitzari dagokion garrantziaren arabera.
Lehenengo prentsa-clipping azkeneko newsletterera txertatu genuen eta 2017ko azken hiruhilekoan eguneroko prentsan agertutako albisteak barne hartzen zituen; bigarren clippinga albiste independente bat da bere hortan.
Atal berrira sartu ahal zarete honako esteka honetatik:
Kaixo guztioi:
Dakizuen bezala azken hil hauetan webaren jarduera ia hutsaren parekoa izan da hackeo arazo batzuen ondorioz; kontua da gure webean sartuta genituen agiri guztiak zituen hosting-enpresa aldatu behar izan dugula.
Migrazioaren erruz ezinezkoa izan da Ekonomia Itunaren inguruko egunerokotasunaren informazioa era egokian mantentzea eta horregatik behean jarduerarik eduki ez dugun aldian egin ditugun dokumentazio-ekarpen nagusien laburpena egin dugu. Aldi berean, Itunari eta Kupoari buruzko azalpenak emateko infografiak eguneratzeko aprobetxatu dugu. Bideoan eginda daude (full HD 1920 x 1080) ikuspegi askoz ere freskoago eta dinamikoagoarekin; esan behar dugu ezaugarri moduan off ahotsaren bidez egiten den narrazioa egiten den aldi berean eszenan sartzen joango diren elementu animatuak dituztela eta irudien gainean testuak jartzen direla gakoak eta berariazkoak diren mezuak azpimarratzeko. Horren guztiaren xedea Ekonomia Itunaren eta Kupoaren ezaugarri nagusiak era dinamikoan, erakargarrian eta errazean aurkeztea da ahalik eta jende gehienak uler ditzan.
Azkenik, komentatu behar dizuegu jarduerarik gabeko aldi horren ondorioz ez dugula data hauetan beti egiten izan dugun seihileroko newsletterra argitaratuko, eta hurrengoa abenduan izango dela.
Adeitasunez, agur
WEBEAN SARTU DIREN AGIRI BERRIAK
DATA/ZK. |
EGILEA |
TITULUA/OHARRAK |
DOKTRINA ZIENTIFIKOA |
||
FEDEA PP 2017/14 |
DE LA FUENTE MORENO, Ángel |
Notas sobre el proyecto de nueva ley del cupo |
Forum Fiscal 237 |
ARMENTIA BASTERRA, Javier |
Todo sobre el Concierto Económico . Capítulo II. Concierto Económico y su relación con la Constitución de 1978 y el Estatuto de Autonomía del País Vasco. El Concierto Económico en el marco de la Unión Europea (I) |
Forum Fiscal 238 |
ARMENTIA BASTERRA, Javier |
Todo sobre el Concierto Económico. Capítulo III. el Concierto Económico en el marco de la Unión Europea (II) |
Forum Fiscal 239 |
ARMENTIA BASTERRA, Javier |
Todo sobre el Concierto Económico. Capítulo IV. Competencias generales de las instituciones de los Territorios Históricos y principios generales para regular el sistema Tributario foral (I). |
Forum Fiscal 239 |
SILVESTRE LÓPEZ, Jose Luis |
El domicilio fiscal |
Forum Fiscal 240 |
ARMENTIA BASTERRA, Javier |
Todo sobre el Concierto Económico. Capítulo V. Competencias generales de las instituciones de los Territorios Históricos y principios generales para regular el sistema Tributario foral (II) |
Forum Fiscal 240 |
ALONSO ARCE, Iñaki |
Los pagos anticipados y su cómputo a efectos del volumen de operaciones |
FEDEA PP 2018/02 |
DE LA FUENTE MORENO, Ángel |
Sobre la generalización del sistema de concierto |
Forum Fiscal 241 |
MERINO JARA, Isaac |
BEPS, Unión Europea y Hacienda Foral |
Forum Fiscal 241 |
ARMENTIA BASTERRA, Javier |
Todo sobre el Concierto Económico. Capítulo VI. Capacidad normativa y de aplicación de los tributos en cada uno de los impuestos |
ADMINISTRAZIO-DOKTRINA |
||
Junta Arbitral |
Resolución 2017-14, de 15 de noviembre |
IVA: localización de las operaciones; Entregas de carburantes |
Junta Arbitral |
Resolución 2017-15, de 15 de noviembre |
Conflicto positivo incoado por el contribuyente; inadmisión |
Junta Arbitral |
Resolución 2017-16, de 21 de diciembre |
Domicilio fiscal de las personas jurídicas |
Junta Arbitral |
Resolución 2017-17, de 21 de diciembre |
Domicilio fiscal de las personas jurídicas |
Junta Arbitral |
Resolución 2017-18, de 22 de diciembre |
Domicilio fiscal de las personas físicas |
Junta Arbitral |
Resolución 2017-21, de 22 de diciembre |
Conflicto negativo; acta única practicada por administración competente |
JURISPRUDENTZIA |
||
TS |
Au 2018-01-19 |
NFGT: Procedimiento de revisión distinto de los previstos en la LGT; vulneración de la norma de armonización |
TS |
St 2018-04-03 |
Norma Foral General Tributaria; procedimiento de gestión iniciado mediante autoliquidación: falta de regulación de la caducidad procedimental LGT; procedimiento administrativo común; carácter básico vulneración de las normas de armonización |
TS |
St 2018-04-16 |
IVA Operaciones realizadas por no establecidos |
TS |
St 2018-04-17 |
Retenciones sobre rendimientos del trabajo; administración institucional del estado |
TSJPV |
St 2017-09-07 |
IVA: tributación compartida; cambio de VOP |
TSJPV |
St 2017-09-17 |
Impuesto sobre Primas de Seguros; requerimientos de información; eficacia interruptiva de la prescripción |
TSJPV |
St 2017-09-19 |
Impuesto sobre primas de Seguros; reglas de localización |
TSJPV |
St 2017-09-20 |
Impuesto sobre Sociedades: actuaciones de gestión por la administración que no tiene la capacidad inspectora: |
TSJPV |
St 2017-09-21 |
Impuesto sobre Sociedades: actuaciones de gestión por la administración que no tiene la capacidad inspectora: |
TSJPV |
St 2017-09-27 |
Ley de armonización, coordinación y colaboración; procedimiento de centralización de obligaciones tributarias entre las administraciones tributarias forales |
TSJPV |
St 2017-10-16 |
IBI; recargo por viviendas desocupadas; vulneración de principios constitucionales |
TSJPV |
St 2017-11-10 |
Reglas de armonización: adecuación a la LGT en cuanto a terminología y conceptos IRPF: Actividades Económicas; estimación objetiva; rendimiento real |
Francisco Javier de Landaburu Universitas 2018 sariaren (EuroBasque) epaimahaiak lehen saria eman dio “Erakunde azpi-estatalen parte-hartzea EBko maila anitzeko gobernantza fiskal eta finantzarioaren arloan. Balantze kritikoa eta etorkizunerako proposamenak euskal esperientziatik abiatuta” ikerketa proiektuari, Mikel Erkoreka, Santiago Larrazabal, Gemma Martínez eta José Rubí ikerlariek aurkeztua. Ikerketa proiektua Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren (EHU) eta Ad Condordiam Ekonomia Ituna Sustatu eta Hedatzeko Elkartearen (Bizkaiko Foru Aldundia, EHU eta Deustuko Unibertsitatea) arteko lankidetzaren esparruan garatuko da. Urte honen bukaeran burutuko den ikerketa proiektuak etorkizuneko konfigurazioa eta Europako erakunde-arkitekturaren bilakaera baldintzatuko duten bi elementu nagusi erlazionatuko ditu elkarrekin (eta bertan jarriko du arreta): eskualdeen eta erakunde azpi-estatalen fiskalitatea eta partaidetza Europako erabaki-mahaietan. Europar Batasuneko maila anitzeko gobernantza fiskal eta finantzarioaren inguruko analisi kritiko bat egitea da proiektuaren xedea, euskal esperientziatik abiatuta Europako gizarteratzeko prozesuan eskualde eta erakunde azpi-estatalek izan beharko luketen rolean arreta berezia jarrita. Amaierako lana eta horren ondorioak hurrengo ikasturtean zehar argitaratu eta zabalduko dira. Era berean, sariaren epaimahaiak bi accesit eman dizkie Xabier Ezeizabarrenaren “Euskal federalismoaren artikulazioa EBn: euskal partaidetza EBn eta horren ahalmena, Itunei eta nazioarteko bestelako akordioei buruzko 25/2014 Legearen bidez irekia” banakako proiektuari eta C.F. Molina del Pozo, J.A. Jiménez Carrero eta R. Cirefice autoreen “Eskualde erakundeen funtsezko zeregina Europako politika-federazio berri baten eraikuntzan” taldeko proiektuari.
|
Francisco Javier de Landaburu Universitas 2018 sariaren (EuroBasque) epaimahaiak lehen saria eman dio “Erakunde azpi-estatalen parte-hartzea EBko maila anitzeko gobernantza fiskal eta finantzarioaren arloan. Balantze kritikoa eta etorkizunerako proposamenak euskal esperientziatik abiatuta” ikerketa proiektuari, Mikel Erkoreka, Santiago Larrazabal, Gemma Martínez eta José Rubí ikerlariek aurkeztua. Ikerketa proiektua Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren (EHU) eta Ad Condordiam Ekonomia Ituna Sustatu eta Hedatzeko Elkartearen (Bizkaiko Foru Aldundia, EHU eta Deustuko Unibertsitatea) arteko lankidetzaren esparruan garatuko da.
Urte honen bukaeran burutuko den ikerketa proiektuak etorkizuneko konfigurazioa eta Europako erakunde-arkitekturaren bilakaera baldintzatuko duten bi elementu nagusi erlazionatuko ditu elkarrekin (eta bertan jarriko du arreta): eskualdeen eta erakunde azpi-estatalen fiskalitatea eta partaidetza Europako erabaki-mahaietan. Europar Batasuneko maila anitzeko gobernantza fiskal eta finantzarioaren inguruko analisi kritiko bat egitea da proiektuaren xedea, euskal esperientziatik abiatuta Europako gizarteratzeko prozesuan eskualde eta erakunde azpi-estatalek izan beharko luketen rolean arreta berezia jarrita.
Amaierako lana eta horren ondorioak hurrengo ikasturtean zehar argitaratu eta zabalduko dira.
Era berean, sariaren epaimahaiak bi accesit eman dizkie Xabier Ezeizabarrenaren “Euskal federalismoaren artikulazioa EBn: euskal partaidetza EBn eta horren ahalmena, Itunei eta nazioarteko bestelako akordioei buruzko 25/2014 Legearen bidez irekia” banakako proiektuari eta C.F. Molina del Pozo, J.A. Jiménez Carrero eta R. Cirefice autoreen “Eskualde erakundeen funtsezko zeregina Europako politika-federazio berri baten eraikuntzan” taldeko proiektuari.
Jurisdikzio konstituzionalak bakarrik ditu eskumenak zerga guztiak erregulatzeko Foru Arauen erregulartasunari dagokionez. Horrela ezarri du Konstituzio Auzitegiak azaroaren 14an eman duen ez onartzeari buruzko Autuak; horren bidez bakarrik premiamenduko prozedura salbuesten duen ZLOn egiten denaren aldean autolikidazioaren edo zergen arloko prozeduren ebazpena jakinarazteko ezarrita dagoen sei hileko epe orokorra adieraziz hasitako kudeaketa-prozedurak salbuesten dituen Bizkaiko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren zehaztapen jakin batzuei dagokienez Auzitegi Gorenak planteatu zuen konstituzio-kontrako gai baten planteamendua ebatzi zuen. Auzitegiak hartu duen erabakiak Osoko Bilkura eratzen duten 11 magistratuetatik lauk sinatu duten boto partikularra du, horiek foru eskuordetzak defendatzen zuen tesiarekin bat egin zutelako.
Foru arauen blindajeari dagokionez, Crónica Tributaria argitalpenaren azken alean Santiago Álvarez Garcíaren (Espainiako Ogasun Publiko eta Zerga Sistemako irakaslea Oviedoko Unibertsitatean) lan bat dago, «Comentario a la sentencia del Tribunal Constitucional 118/2016: constitucionalidad de los preceptos legales que establecen un control de las Normas Forales fiscales compartido entre la jurisdicción constitucional y la ordinaria» izenekoa. Lan horretan, otsailaren 19ko 1/2010 Lege Organikoa konstituzionaltzat jotzeko Konstituzio Auzitegiak emandako argudioak laburbildu eta iruzkindu egiten ditu egileak.