Nobedadeen berri izateko,
Gaurkotasuna
Pedro Luis Uriartek, 1980 eta 1984 urteen artean lehen Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko sailburua izan zenak “El Concierto Económico vasco: una visión personal” liburua aurkeztu du gaur Deustuko Unibertsitateko Bilboko CRAI eraikinean egin den Deusto Business Alumni-ren Topaketan. Azken bi urteak liburu mardul honetan lanean eman ditu eta bertan Ekonomia Itunak 1878ko otsailaren 28an sortu zenetik izan dituen eta gainditu behar izan dituen egoera eta eragozpen guztiak bildu ditu.
Obra formatu digitalean aurkeztu da eta eskuragarri egongo da www.elconciertoeconomico.com webean.
Bere esku hartzean Uriartek azpimarratu du “Ekonomia Ituna gure autogobernuaren muina da, baina zoritxarrez euskal herritarrek ez dute ondo ezagutzen eta ez dute horrelakotzat aintzatesten.
Obra, aldi berean, Donostian aurkeztu zen hilaren 17an eta Gasteizen eta Iruñean 18an.
Udalen gaineko finantza-tutoretza aurrekontu arloan Auzitegi Gorenak, 2015eko uztailaren 9ko Epaian, ukatu egin du toki izakien aurrekontuen arloan indarreko araudiak lurralde historikoei arauak emateko ahalak ematen dizkiela, hau da, zergen esparruan gertatzen ez den bezala eta, bere aurreko jurisprudentziaren ildo beretik, baieztatu du ez Autonomia Estatutuak eta ez toki ogasunei buruzko Estatuaren oinarrizko legeriak ez dizkietela foru erakundeei euren bidezko lurraldeetan toki izakien aurrekontuen arloko arauak emateko ahalmenik ematen. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Lurralde Historikoen aldeko atribuzio horren alde azaldu zen 2013ko ekainaren 26ko bere Epaian, Estatuko administrazio orokorrak kasazioan errekurritu zuena.
Beste alde batetik, 2015eko ekainaren 16ko Epaian, Goi Auzitegiak Bizkaiko Foru Aldundiak planteatutako errekurtsoa onartzea ezetsi du, hain zuzen ere uztailaren 25eko 636/2014 Errege Dekretuari egozten zaion arau-omisioa Auzitegiak berak, testuan foru-salbaguardaren klausula sartuz, zuzentzeko eskatu zuena, uste duelako ez direla gertatzen arautegiaren ausentzia hori ordezteko gaitzen duen legezkontrakotasun omisiboaren ezaugarriak, eta hori bakarrik adierazi daitekeela delako omisio hori garatu edo betearazi nahi den legean edo Europako zuzenbideko arau baten berariaz ezarrita dagoen obligazio baten ez betetzeagatik edo, bestela, erregelamenduzko arauaren isiltasunak Konstituzioaren edo antolamendu juridikoaren aurkako egoera juridikoaren sorkuntza inplizitua eragiten duenean.
Zergak, Gaceta Tributaria del País Vascoren azken alea osorik da Ekonomi Itunaren Arbitraje Batzordearen bilakaera, doktrina eta betetzeke dituen gaiei buruzkoa; Batzorde horren helburu eta ataza nagusia Ekonomi Itunaren aplikazioan euskal zerga administrazioen eta zergen arloko beste administrazioen artean planteatzen diten gatazkak ebaztea da. Ponentzia guztiak Arbitraje Batzordearen kideak izan diren edo diren profesional guztiek garatuta egon dira eta, horrek, inolako dudarik gabe, jardueraren ikuspegi pribilegiatua eskaintzen digu. Zehatzago esanda, Carlos Palao Taboada jaunak iaz arte zuzendu zuen organoaren izaeran sakondu du ¿Qué tiene de “arbitral” la Junta Arbitral? artikuluan. Batzordeko mahaikidea Isaac Merino Jara jaunak Batzordearen ebazpenen eduki materialari buruz Auzitegi Gorenak emandako jurisprudentzia azaldu digu Concierto Económico y Junta Arbitral: jurisprudencia sobre aspectos sustantivos izenburua duen artikuluan. Arbitraje Batzordeko kideak direnen kolaborazioak organoaren historia eta bilakaerari (Antecedentes, génesis y evolución de la Junta Arbitral del Concierto Económico, Javier Muguruza Arrese jaunarena) eta hurrenez hurren Ekonomi Itunean eta Nafarroako Hitzarmenean ezarrita dauden gatazkak ebazteko organoen arteko harremanei buruzkoak dira (Las Juntas: Las relaciones entre las Juntas Arbitrales del P. Vasco y de la C. Foral de Navarra, Fernando de la Hucha Celador jaunarena). Ordea, batzordeburuak, Gabriel Casado Ollero jaunak, bere artikuluan, La naturaleza, las funciones y el funcionamiento de la Junta Arbitral, organoaren antolakuntza, funtzionamendua eta helburuak jorratu ditu.
Beste alde batetik, Revista Vasca de Administración Pública aldizkariaren 105. zenbakian Bizkaia eta Gipuzkoa lurralde historikoetan indargabetuta egon zen urteetako Arabako Ekonomi Itunaren azterlan historikoa egin da (El régimen de Conciertos en Álava entre 1942 y 1976); egilea Ana Belén Sanjurjo andrea da.
Ekonomi Itunaren Arbitraje Batzordeak baieztatu egin du, bere 8/2015 eta 12/2015 ebazpenetan, Arauen Koordinazio eta Ebaluazio Batzordearen menpeko zergen kontsultetan euskal eskuordeek mantendu duten irizpidea hala zergei buruzko Lege Orokorrean nola zergei buruzko foru arauetan ematen diren egoitza aldaketei buruzko manuzko komunikazioei legezko eraginak ukatuz, ondokoa baieztatuz: “eskumendun administrazioaren zehaztapena… Ekonomi Itunaren 27 eta 43. artikuluetan ezarri diren arauak aplikatuz burutu behar da eta horien artean ez da zerga egoitzaren aldaketaren eragingarritasun ezaren klausularik sartzen inplikatuta dauden zerga administrazioei jakinarazten ez zaien artean“.
Beste alde batetik, bere 9/2015 ebazpenean baieztatu egin du ez dela bidezkoa estatuko administrazioak bere iritzia tributazioari buruzko kontsulta lotesleen erantzunaren bidez ematea berariaz foru administrazioenak diren bilketen arloko kontzeptuetan.
Azkenik, aurtengo ekainaren 19ko erabakiaren bidez baieztatu egin du ez dela bidezkoa Arbitraje Batzordearen beraren aurreko ebazpen baten betearazpen-intzidentea onartzea, egiaztatu duelako Ekonomi Itunean edo Arbitraje Batzordearen aurreko prozedurak arautzeko arauzko xedapenetan ez dagoela ezarrita inolako prozedurarik bere ebazpenen betearazpenerako eskumenen esleipena eragin dezakeenik.
Ekainaren 25aaren eta 27aren artean Dublingo Trinity Collegeko Azterlan Hispanikoen Sailak antolatutako jardunaldi batzuk burutu ziren. Jardunaldien izena “Pulling together or pulling apart” izan zen eta bertan nazionalismoen eta Europar Batasunaren erakuntzaren eta etorkizunaren esparruko gai batzuk jorratu ziren. Parte hartu zutenen artean Liverpooleko Unibertsitateko Caroline Grayk “The role of the EU in the development of substate fiscal autonomy, obstacle or opportunity? The case of the Basque region in Spain” izenburua zuen hitzaldian EBk Estatu kideetan azpiestatu mailako zerga autonomia garatzeko bideetan ematen dituen aukerei eta ezartzen dituen eragozpeni buruzko bere ikuspegia azaldu zuen, horretarako Euskal Autonomia Erkidegoaren eta bere Ekonomi Itunaren esperientzietan oinarrituta.
Beste alde batetik, autore berak Evolving Nationalism (EVONAT) Research Brief aldizkariaren 2015eko ekaineko 2. zenbakian “The EU and substate fiscal autonomy, obstacle or opportunity? Lessons from the Basque region of Spain” lana argitaratu zuen.