Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure boletinera

Gaurkotasuna

Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboak aplikatutako lotuneak
Tuesday, 12 de February de 2013

Bizkaiko FAEAk, hainbat erabakitan, inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzioen eta partaidetzen eskualdaketen edo itzulketen ondoriozko atxikipenei eta kontura egindako diru-sarrerei aplikatu ahal zaien lotunea zehazten du. Beste alde batetik, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren lotunea zehazten du, oinordetzako ituna egonez gero, egindako negozio juridikoa dohaintza gisa kalifikatu ondoren.

Joan Administrazio Doktrinara

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen ebazpen berriak
Tuesday, 12 de February de 2013

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeak aurrera jarraitzen du lanean, administrazio batzuek eta besteek eskumenen arloan planteatzen dituzten gatazkak ebazten.

Zehazki, 2012ko 3. eta 19. ebazpenetan bere irizpideak garatzen ditu, negozioen benetako zuzendaritzaren egoitza eta negozio horien kudeaketa administratiboa eta zuzendaritza gauzatzen direneko lekua kokatzeko erabakigarriak diren izatezko osagaiak baloratzerakoan, eta emandako frogaren baterako balorazioa egiten du, geroko kasuetan argigarri izango delakoan.

 Beste alde batetik, 2012ko 5. eta 6. ebazpenetan Itunaren 43.8 artikuluari buruz egiten duen interpretazioa garatzen du, enpresa-berregituraketako eragiketa baten ondorioz erakunde bat helbidez aldatzen eta gerora xurgatzen den kasuetarako.

16/2012 Ebazpenean, helbide aldaketa baten eraginen atzeraeginari dagokionez, preskribatu gabeko aldi edo ekitaldietara mugatzearen alegazioa gaitzesten du.

Azkenik, 17/2012 Ebazpenak doktrina ezartzen du auzia aurkezteko aurreikusitako epeari buruz, eskumenik gabeko administrazioak laguntzeko betebeharra urratzen duen kasuetan, eskumena erreklamatzen duen administrazioak, espedientean egiaztatutako inguruabarrengatik, beste administrazioaren jardueren berri duenean.

Joan Administrazio Doktrinara

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen ebazpenak
Tuesday, 12 de February de 2013

2012ko 7. eta 12. ebazpenek Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen eskumena baieztatzen dute, EAEko Lurralde Historikoen eta Nafarroako Foru Komunitatearen Ogasunaren arteko gatazkak ebazteko; horrez gain, negozioen zuzendaritza eta kudeaketa administratiboa egiten diren lekua eta benetako zuzendaritza-egoitza kokatzeko erabakigarriak diren egitatezko elementuak baloratzen dituzte. Baterako balorazio berdin-berdina egiten da 11/2012 Ebazpenean, helbide-lekualdatzeen kasuetan gatazka aurkezteko epea aztertu ostean, gatazka positiboetarako aurrez ikusitakoaren aplikazioa ukatuta.

8/2012 Ebazpenak doktrina ezartzen du, honekin lotuta: Administrazio baten parte-hartzea merkatuko balio normala egiaztatzeko prozeduran, administrazio ezberdinen eskumenaren menpekoak diren baina lotuta dauden erakundeen artean eginiko eragiketetan. Parte-hartze hori baieztatu egin du, Ekonomia Itunean jasota dauden koordinazio eta lankidetza printzipio orokorrak baliatuta.

9/2012 Ebazpenak Arbitraje Batzordea benetan eratu baino lehenago planteatutako gatazka positibo bat aurkezteko epea zenbatzeko dies a quo-a aztertzen du, eta eratze-data horretan ezartzen du.

Joan Administrazio Doktrinara

Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren doktrina
Thursday, 7 de February de 2013

Bizkaiko FAEAk Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordeak ezarritako doktrina aplikatzen du, bategite-eragiketa baten ostean konpentsatu beharreko BEZaren saldoak lekualdatzeari dagokionez. Beste alde batetik, Foru Aldundiak Ganbara Baliabide Iraunkorraren desagerpenaren araubide iragankorra Lurralde Historikoan arautzeko gaitasuna duela baieztatzen du.

Joan Administrazio Doktrinara

ZERGAK: Euskal Autonomia Erkidegoan zerga harmonizazioa eta Ekonomi Itunarekiko aplikazioaren gatazkak
Thursday, 31 de January de 2013

Zergak, Revista Tributaria del País Vasco, aldizkariak Susana Serrano Gaztelurrutia-ren euskarazko artikulua argitaratu du (Ekonomia Ituna; ulertzen ez den bereizketa eta sortzen dituen ikusezinak). Artikulua ikuspegi orokorretik egiten den Ekonomi Itunaren bilakaerari eta bere aplikazioak eragiten dituen gatazkei buruzkoa da. Jasotzaileak, funtsean, arloan adituak izan ez arren gaiari buruzko ezagutzak  izan nahi dituzten pertsonak dira.

Aldizkarian bertan Gemma Martínez Bárbara-k, Bizkaiko Foru Aldundiko Zerga Politikako Zerbitzuko arduradunak, Euskal Autonomia Erkidegoan  zerga harmonizazioak eskaintzen dituen alderdi guztien analisiaren bigarren atalarekin jarraitzen du.

Deskargatu dokumentua