Nobedadeen berri izateko,
Gaurkotasuna
Itunaren Arbitraje Batzordeak ebatzi duenez, mezu elektroniko bidez jakinarazitako eskumenaren berrespenak, helbide-aldaketetarako prozedura adiskidetsuaren esparruan, hilabeteko epea zenbatzeko hasiera zehazten du, gatazka Arbitraje Batzordean aurkezteko.
Revista Jurídica de Navarra aldizkariaren 51. zenbakian, Eugenio Simón Acosta jaunak, Nafarroako Arbitraje Batzordeko buruak, labur azaldu ditu Batzorde horrek bere sei urteetan ebatzi dituen alderdi nagusiak. Laburpen horretan, arbitraje-prozedurari buruzko alderdi formalak (eskumena, legitimazioa, prozedura, proba) nahiz arreta berezia merezi duten funtsezko gaiak jorratu dira.
Era berean, Nafarroako Arbitraje Batzordeak bere irizpidea adierazi du, gas-entregetan aplikatu beharreko konexio-puntuari dagokionez. Bere ustez, komertzializatzaileek beren bezeroei hornitzeko hartunetik jarri behar dute gasa eskuratzailearen esku eta ezin da aplikatu garraiatu behar diren gorputz-ondasun higigarrien entregetarako aurreikusitako konexio-puntua, gasa eskuratzailearen esku jartzeko.
Forum Fiscal de Bizkaia argitalpenaren abenduko alean Bizkaiko Foru Ogasuneko Koordinaziorako eta Laguntza Teknikorako zuzendariorde Iñaki Alonso Arce jaunak osatutako analisia plazaratu da (“La ejecución de la Decisión de la Comisión sobre crédito fiscal del 45% de las inversiones”), inbertsioetarako % 45eko kreditu fiskala dela medio berreskuratu beharreko zenbatekoak kalkulatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak aplikatzen dituen irizpideei buruzkoa; merkatu batuarekin bateragarria ez den estatuko laguntza gisa jo zen, eta bereziki erreparatu dio pizgarri efektu deritzonari.
Urtarrilaren 12ko epaian, Valentziako Erkidegoko Justizia Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen Ekonomia Itunean jasotako lotura puntuek ahalbidetzen dutela balizko eskumen gatazkak ebaztea; Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuten araudian jasotako lurralde eskumeneko arauek, aldiz, lurralde komunean besterik ezin dira aplikatu, eta horri eskumena eman ondoren, hala badagokio, lotura puntu horiek aplikatuz.
Iustel argitaletxearekin elkarlanean, Errioxako Gobernuak El blindaje de las normas forales fiscales liburua plazaratu du, eta bertan jaso ditu Errioxako Gobernuko Lege Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiak antolatuta 2010eko azaroaren 18an Logroñon egindako mintegiko hitzaldiak.