Nobedadeen berri izateko,
Gaurkotasuna
Datozen egunetan, Ekonomi Ituna Sustatu eta Aldezteko Elkarteak web orrialde berria aurkeztuko du; web orri Ekonomi Itunari buruzkoa da. Tresna berri horretan, hiru mailatan egituratu da Ekonomia Ituna. Oinarrizkoena gai honetan hasten direnentzat da, eta, kontzeptu errazen eta ikus-entzunezko baliabideen bitartez (infografia animatuak eta jokoak), gure finantzazio-araubidearen funtsezko alderdien berri ematen du. Bigarrenean, berriz, Itunaren alderdi teknikoak garatzen dira, laburpen eta eskemen bidez, eta Itunaz gehiago jakin nahi dutenentzat da. Azkenik, maila aurreratua dago, arloko profesional eta adituentzat dena, pertsona horiek etengabe eguneratuta egon behar baitute eta espezializazio maila handia behar baitute; horretarako, Ekonomia Itunari buruzko lege-testuak eta doktrina administratiboa, judizial eta akademikoa eta Ad Concordiamen lerro editorialen argitalpenak eskuragarri egongo dira.
Epaiek laguntza horien legezkotasunari buruz 90eko hamarkadan hasi zen eztabaida luze bat bukaraziko dute, eta laguntzak berreskuratzeari ekin beharra berresten dute; foru aldundiek behin eta berriz adierazi dute laguntzak dagoeneko berreskuratu direla, baina Europako Batzordek, ordea, aurkakoa uste du. Horregatik, batzordeak beste prozedura bat hasi du Justizia Auzitegian, foru aldundiek eska diezaieten enpresa onuradunei jasotako laguntza osorik eta berandutza korrituekin bueltatzeko. Hori egin ezean, batzordeak mehatxu egin die aldundiei milioi askoko isunak ordaindu beharko dituztela.
% 45eko kredituari buruzko epaia, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiarena
Opor fiskalei buruzko Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia
Auzitegi Gorenak duela gutxi emandako epai bi sartu dira dokumentazioen jurisprudentzia atalean:
Lehenengoa 2011ko ekainaren 2koa da, Errioxako autonomia-erkidegoak EAEANren 2004ko azaroaren 2ko epaiaren aurka aurkeztu duen kasazio-errekurtsoari buruzkoa. Epaiak arauz kontrakotzat jo du Sozietateen gaineko Zergaren FAko 26. artikulua, baina legezkotzat jo ditu aurkaratu diren gainerako artikuluak. Auzitegi Gorenak adierazi du aurkaratutako artikulu batzuei dagokienez errekurtsoa jartzeko arrazoirik ez dagoela, eta gainerakoei dagokienez ezetsi egin du.
Bigarrena 2011ko ekainaren 3koa da eta, Ekonomia Ituneko 3. artikuluan ezarri diren koordinaziorako arauak aztertu ostean, ezetsi egin du Estatuko Administrazio Orokorrak EAEANren 2003ko abenduaren 26ko epaiaren aurka aurkeztu duen kasazio- errekurtsoa. Izan ere, haren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikorako zerga neurri batzuk onartu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiaren otsailaren 12ko 2/2001 Foru Araua aurkaratu zen.
Honako dokumentu hauek gehitu zaizkio dokumentazioaren atalari:
Autoreen doktrina:
“La impugnación de las normas forales fiscales”, Estatuko ogasun inspektore Carlos David Delgado Sancho jaunarena, Tributos Locales aldizkariaren 95. alean.
“El criterio de la selectividad de facto en las ayudas de estado (aplicación en relación con las medidas forales fiscales)”, Begoña Pérez Bernabeu andrearena, Crónica Tributaria aldizkariaren 138. alean.
Arbitraje Batzordea:
12/2011 Ebazpena, maiatzaren 2koa, enpresa-berregituratze eragiketa baten ondoren BEZaren balantzak aldatzeari buruzkoa.
Atzo, ekainak 9, foru diputazioek Lehen Auzialdiko Auzitegiak 2009ko irailaren 9ko epaiaren kontra aurkeztu zuten kasazio‑errekurtsoaren gainean eman duen epaia irakurri zuen Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak. Lehen Auzialdiko Auzitegiak merkatu bateratuarekiko bateraezintzat jo zituen euskal “opor fiskal” direlakoak, zeinak hiru diputazioek onartu baitzituzten 1993an, eta, hala, hamar urteko salbuespen fiskala ezarri Sozietateen gaineko Zergan, enpresa sortuberriei. Europar Batasuneko Auzitegiaren epaiak araubide horren legezkotasunaren kontrako prozesua bukatzen du, eta Batzordeak haien inguruan izan duen jarrera berresten du. Horretaz gainera, araubidearen onurez baliatu izan diren enpresen laguntzak berreskuratu behar direla ezarri du. Foru Aldundiek, berriz, berehala adierazi dute, beste behin ere, epai horrek praktikan ez duela inolako garrantziarik, diru horiek aurretiaz berreskuratzen joan baitira erakundeok.