Nobedadeen berri izateko,
Gaurkotasuna
Europako Batzordeak Luxemburgeko Auzitegiari eskatu dizkion isun garestiak ezartzea ekidite aldera kautelaz berreskuratutako estatuko diru-laguntzen betearazpen osagarria zuzenbidearekin bat ote datorren eztabaidagai duen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia izan du hizpide Iñaki Alonso Arcek Bizkaiko Zerga Forumaren azken alean.
Ministroen Kontseiluak, maiatzaren 31n egin duen bileran, ondokoa erabaki du: Bizkaiko Lurralde Historikoan zerga berriak aplikatzea ezarri zuen otsailaren 26ko 2/2013 Foru Dekretu Arauemailearen aurkako konstituziokontrakotasun-errekurtsoa jartzea. Zehazki, xedapen horretan honakoa zegoen ezarririk: Estatuak baterako araubideko lurraldearen esparruan sortu zituen zerga arloko azken figurak Bizkaian aplikatzea: jokoaren alorreko jardueren gaineko zerga, kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga eta energiaren eremuko hiru zergak: energia elektrikoaren ekoizpenaren gainekoa, erregai nuklear gastatuaren eta energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradioaktiboen ekoizpenaren gainekoa eta erregai nuklear gastatuaren eta instalazio zentralizatuetako hondakin erradioaktiboen biltegiratzearen gainekoa.
Errekurtsoa Auzitegi Konstituzionalaren arautegian egin den eraldaketa aplikatzen den lehen aldia da. Eraldaketa hori “Kontzertuaren blindajea” deritzon otsailaren 19ko 2/2010 Lege Organikoaren bidez ezarri zen, eta hori dela bide, zergen arloko Foru Arauak aurkaratzea Auzitegi Konstituzionalaren jurisdikziora igaro zen, jurisdikzio arruntaren kaltetan. Jakina denez, Lege organiko hori Auzitegiak berak aztertzeke dago, Errioxako eta Gaztela-Leongo Autonomia erkidegoek aurkeztu dituzten errekurtsoei begira.
Ministroen Kontseiluaren oharra
Dokumentazioaren atalean ondoko artikulu berri hauek sartu dira:
“Euskal E.I. errestaurazioaren eta II. Errepublikaren marko juridiko-konstituzionalean”, Deustuko Unibertsitateko irakaslea den Santiago Larrázabal Basáñez jn., Zuzendaritzaren Euskal Akademiako Forulege.
“Opor fiskal” luzeen kostu handiko amaiera”, Juan Martín Queralt jn., Tribuna Fiscal-eko 250/251 zenbakia.
“Epaitegietako zuzenketa baten kronika: AGren 2011-06-02ko epaia, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Bizkaiko FAri dagokiona”, Jose Luis Etxebarria Monasterio jn., iraileko Forum Fiscal de Bizkaia-ko zenbakian.
“Euskal Autonomia Erkidegoarekiko EIren Arbitraje Batzordearen ebazpenak”, Olatz Ereño Garcia and., iraileko Forum Fiscal de Bizkaia-ko zenbakian.
Kaixo berriz ere:
Dakizuenez, azken hilabete honetan webguneko edukiari eragiten dioten zenbait alderdi aldatzen ibili gara, helarazi dizkiguzuen iradokizunetako batzuetara egokitzeko. Gaurtik aurrera webgunea erabat erabilgarri dago, eta aurrerantzean Ekonomia Itunaren gaurkotasunari buruz informatzen jarraituko dugu.
Webgune berrian bi berrikuntza nagusi aurkituko dituzue.
Batetik, Bibliografia atal berri bat dago “dokumentazioari” buruzko sailaren barruan; sei azpikategoriatan dago egituratuta, eta bertan liburuen erreferentziak aurkituko dituzue, baita liburuaren aurkibidearen pdf bat ere, lortu ahal izan dugun kasuetan. Hasieran bibliografia oinarrizkoena jasotzen saiatu gara, baina, aurkitu ahala, erreferentzia oro eskaintzeari eutsiko diogu. Hemendik, zinez animatu nahi zaituztegu erreferentziak bidal diezaguzuen, partekatzea interesgarria izan daitekeela uste duzuen kasuetan.
Bigarren berrikuntza Dokumentazio bilatzaile berri bati dagokio; aurreko bilatzaileari antzeman zenizkioten mugak konpontzen ditu honako honek, esaterako fitxen izenak, karaktere bereziekin (adibidez eñe hizkia) bilaketak egiteko aukera eta azentu markekin bilaketak egitea. Orain fitxa osatuagoak eta argiagoak aurkituko dituzue; edukiak eremuka eta zerrendaka daude banatuta, eta dokumentua deskargatzeko aukera argiago ikusten da.
Bilaketak egiterakoan ere funtzionalitate gehiago izango ditugu hemendik aurrera, eta bilaketen iragazi gisa kategoria ez ezik, beste eremu batzuk ere erabili ahalko dira, esaterako egilea, gai nabarmenduak…
Bukatzeko, sistema batetik bestera migratzerakoan joan den ostiraleko mintegiari buruzko azken albistea errepikatu egin dela adierazi nahi genizuen; barkamena eskatu nahi dizuegu horregatik.
Eskerrik asko
Heldu diren egunetan web orrialdearen zenbait eduki eta haren egitura eraberrituko ditugu; funtsean, bilatzaile berria jarriko dugu Dokumentazioa deritzon atalean, eta atal berria sortu dugu, hots, Kontzertu Ekonomikoaren Bibliografia. Horrenbestez, hilabetean edo, ez dugu web orrialdean eduki berririk sartuko. Funtzionaltasun berriak abiarazten ditugun unean bertan, eduki beri horiek erabil daitezkeela ohartaraziko dizuegu, alerta-zerbitzu honen bitartez.
Barka eragozpenak.