Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure boletinera

Gaurkotasuna

Artikulu berriak ZEAren JADO aldizkarian
Thursday, 2 de October de 2014

Zuzenbidearen Euskal Akademiak (ZEA) argitaratzen duen JADO aldizkariaren azken zenbakiek Santiago Larrazabal Basañez doktore eta Edriga Aranburu Agirre doktoregai jaunek egindako lanak bildu dituzte. Horietako lehenengoak Itun Ekonomikoaren konstituzio, estatu eta lege esparruetan sakontzen du, Eskubide Historikoen eguneratzea den aldetik; bigarrenak, aldiz, aurrekontu egonkortasunaren printzipioa Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko araubidea aztertzen du.

Joan Zientzia Doktrinara

2014an argitaratutako artikuluak
Sunday, 28 de September de 2014

Egiaztatu ahal izan duzuen bezala, azkenaldian web orria bere osotasunean berritu dugu. Gehienbat diseinuari eta funtzioei eragin die, funtzio berriak sartu baititugu, jakinarazi zaizuen bezala. Bitartean ezin izan dizeugu agertzen joan diren berrikuntzen berri garaiz eman eta horregatik 2014an zehar argitaratu diren eta web orrira gehitu ditugun 19 artikulu biltzen dituen fitxategia bidaltzen dizuegu atxikirik. Artikuluok gustatzea espero dugu.

2014ko artikuluak 

Eragiketen bolumena egiaztatzearen arloko eskumenak mugatzea
Saturday, 16 de August de 2014

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiak bi epai eman ditu lurralde batean eta bestean egindako eragiketen bolumena egiaztatzeko gaitasuna esleitzeko aplikatu beharreko irizpideei lotuta, eta, Itun Ekonomikoaren arau aplikagarrien arabera, ikuskapenaren eskumena esleituta duen administrazioari esleitu dio beren-beregi. Aldi berean, Bizkaiko araudiari gehitutako irizpidea berretsi du. Irizpide horren arabera, eskumen hori eragiketen bolumen handiena duen Lurraldeari esleitzen zaio, eragiketen % 25 baino gehiago Euskal Autonomia Erkidegoan eginda, horietako bat ere helbide fiskalaren lurraldean egin ez dela ulertzen denean.

EAEAN: 2014ko uztailaren 7ko epaia

Konstituzio Auzitegiak Foru Komunitatearen zergapetzeko ahalari buruz eman duen epai berria
Sunday, 27 de July de 2014

Konstituzio Auzitegiak Foru Komunitatearen zergapetzeko ahalari buruz eman duen epai berria

Ekainaren 26an Konstituzio Auzitegiak epaia eman zuen, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga arautzeko abenduaren 26ko 24/2012 Foru Legeari lotuta, eta aurreko 208/2012 epaian Foru Komunitatearen zergapetzeko ahalari buruz ezarritako doktrina osorik berretsi du, uste baitu AEFLOren arauak erabat aplikagarriak direla hitzartu gabeko zergen arloan.

Konstituzio Auzitegiaren epaia

 

Arbitraje Batzar berria eratzea
Sunday, 27 de July de 2014

Orain arte buru izan zena, Carlos Palao Taboada jauna, erretiratu ondoren, Arbitraje Batzar berriak lehenengo bilera izan zuen, Gabriel Casado Ollero jaunaren zuzendaritzapean. Kide bezala Isaac Merino Jara jaunak eta Javier Muguruza Arrese jaunak errepikatu dute.

Prentsa-oharra