Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure boletinera

Gaurkotasuna

Ekonomia Itunaren urteurrena
Friday, 2 de March de 2018

140. urteurrena dela-eta, Ekonomia Itunaren protagonistek, alderdi politikoek eta gizarteko gainerako interesdunek arreta berezia eskaini diote. Mezu honekin batera, urteurren hori dela-eta bildu ditugun prentsa idatziko adierazpen guztiak doazkizue, bai eta gai hauekin lotutako beste informazio batzuk ere: Nafarroako hitzarmena, kupoa, baliabideak banatzeko barne-eredua, eta finantzazio-sistema erkidea.

Prentsako laburpena

Ekonomia Itunari buruzko jardunaldia martxoaren 1ean
Friday, 2 de March de 2018

140 urte beteko dituen egunaren hurrengoan, datorren martxoaren 1ean, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio Zentroak, EHU/UPVko Historia Garaikidearen Departamentuarekin eta Zuzenbide Publikoko Departamentuko Finantzen eta Zergen Zuzenbidearen Arloarekin lankidetzan, “Ekonomia Itunaren 140 urteak eta etorkizuneko ikuspegiak – 140 años de Concierto Económico y perspectivas de futuro” izenburua duen jardunaldia antolatu du.

Irekiera-ekitaldia Bizkaiko Ogasuneko foru diputatuak, José María Iruarrizagak, eta Historia Garaikideko katedraduna eta Zentroko zuzendaria den Joseba Agirreazkuenagak burutuko dute.

Jardunaldiari hasiera eman ondoren lehenengo esku hartzailea Eduardo Alonso Olea doktorea izango da; 1878an Gerra amaitu ondoren eta Ekonomia Ituna hasi zenean zegoen egoera aztertuko du. Ostean, Juan Mari Ollora doktoreak, Arabako Foru Aldundiaren diputatu nagusi ohiak, esku hartuko du; honek 1978an Ekonomia Ituna berreskuratu zenean izan zen negoziazioko bere esperientziaren berri emango du.

Atsedenaren ostean, Mikel Erkoreka doktoreak Itunaren izaera dinamikoari eta bere etenik gabeko egokitzapenari buruzko hitzaldia eskainiko du. Azkenik, Iñaki Alonso Arce doktoreak Ekonomia Itunak Europar Batasunaren markoan dituen erronkak planteatuko ditu.
Jardunaldia eztabaida batekin amaituko da: moderatzailea Susana Serrano Gazteluurrutia doktorea izango da.

Jardunaldiko programa

Ekonomia Itunari buruzko jurisprudentzia
Tuesday, 9 de January de 2018

Konstituzio Auzitegiak, 2017ko urriaren 16ko Epaian, berretsi egin du 2016ko abenduaren 1eko Epaiarekin hasi zuen doktrina. Doktrina hori, terminologiari eta kontzeptuei dagokienez, Ekonomia Itunaren 3. artikuluaren (Lurralde Historikoetako zerga-araubidea derrigorrez zergei buruzko Lege Orokorrari egokitu beharrari buruzkoa) barruko arau harmonizatzailearen interpretazioari lotuta dago. Goi Auzitegiak honakoa interpretatzen du: “zenbatespen objektiboaren aplikazio zuzenaren emaitzako zenbatekoaren mugiezintasuna zergaren oinarriaren zehaztapenaren araubide horren berariazko ezaugarri hertsia da”. Aurkaratu den manuak, ez dionez ezaugarri horri erantzuten, hautsi egiten du aipatu den harmonizazio-arau hori eta konstituzioaren aurkakoa eta deuseza da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak, beste alde batetik, 2017ko uztailaren 7ko Epaiaren bidez ezetsi egin du hidrokarburo jakin batzuen txikizkako salmentaren gaineko Zergaren arloan formulatutako ondare-erantzukizunaren eskabidea, oinarri moduan hartuta estatu legegilearen lehentasunezko erantzukizuneko kasu batean gaudela, nahiz eta aztergai dugun Foru Araua onesterakoan Lurralde Historikoaren esku hartzearen singulartasunarekin, zergaren erregulazioan eskumenik eduki gabe. Horren ondorioz Salak esaten du aplikagarria Auzitegi Gorenaren 2012ko abenduaren bosteko Epaiaren emaitzako doktrina izango litzatekeela; epai horren arabera barkatu egiten da demanda jaso duen foru administrazioari iratxikitzeko moduko erantzukizuna, uste delako zergaren aplikazioaren ondorioz eragindako kalteen kausalitate-erlazioa bakarrik eta berariaz izango litzatekeelako Estatuaren administrazioarena.

Joan jurisprudentziara

Lankidetza Ekonomia Itunaren inguruan
Tuesday, 9 de January de 2018

Academia Vasca de Derecho erakundearen JADO buletinaren azken alean “El IVA en el País Vasco, de tributo concertado de normativa común a tributo concertado de normativa autónoma: encaje y repercusión en las operaciones intracomunitarias” izenburua duen lana argitaratu da. Artikulu hori legelari gazteentzako Adrián Celaya I. Saria irabazi zuenetako bat da eta bertan Victor Delgado Gonzálezek zeharkako zergapetzean, zehatzago esanda, Balio Erantsiaren gaineko Zergan, arauak emateko ahala onartzearen aukeretan eta ondorioetan sakontzen du.

Forum Fiscal argitalpenaren 235. zenbakian Ester Urruzola MorenorenEl plan BEPS y las operaciones vinculadas desde la perspectiva de los territorios forales” artikulua agertzen da. Artikulu horretan ELGEren BEPS Planaren barruan foru erregimenek inplementatu behar dituzten neurri arauemaile batzuk eta Europar Batasunaren barruan duten egokitzapena aztertzen ditu.

Azkenik, Quincena Fiscal argitalpenaren 2017ko 19. zenbakian Javier Armentia Basterra beraren beste lan bat agertzen da (“Concierto económico: algunas consideraciones generales“). Lan horretan Itunaren araubidearen funtsezko alderdi batzuei buruzko hausnarketa egiten du, adibidez bere izaera tradizionala eta hitzartua, foru zerga araubideen zerga-harmonizazioa, Europar Batasunaren testuinguruan duen kokapena edo Foru Arauen blindajearen esanahia.

Joan Autoreen Doktrinara

Ekonomia Ituna eta 2017-2021 bosturtekorako Kupoa aldatzeko legeak argitaratzea
Friday, 29 de December de 2017

Parlamentuan aginduzko izapideak egin ondoren, abenduaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofizialean abenduaren 28ko 10/2017 eta 11/2017 legeak argitaratu ziren. Lege horien bitartez, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna eta 2017-2021 bosturtekorako Euskadiko Kupoa zehazteko metodologia onartzen da.

10/2017 Legea, abenduaren 28koa
11/2017 Legea, abenduaren 28koa