Nobedadeen berri izateko,
Gaurkotasuna
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak epaia eman du legez kanpokotzat jotako laguntza fiskalen itzulketari dagokion ez-betetzeagatik bideratu den prozeduran, eta 30 milioi euroko isuna ezarri dio Espainiako Erresumari, esanez Espainiako Erresumak ez zituela bete Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 260. artikuluko 1. idatz-zatiaren arabera dagozkion betebeharrak, ez baitzituen hartu, Europako Batzordeak 2008ko ekainaren 26an emandako irizpen arrazoituan ezarri zen epea amaitu zen egunerako, jatorrizko epaia betearazteko behar ziren neurri guztiak.
Maiatzaren 9ko 335/2014 Errege Dekretuaren bidez aldatu egin da Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordearen Araudia (abenduaren 28ko 1760/2007 Errege Dekretua), Ekonomia Ituneko Batzorde Mistoaren urtarrilaren 16ko bileran lortutako akordioetara egokitzeko; akordio horiek Itunaren aldaketa ere ekarri dute, apirilaren 21eko 7/2014 Legea dela medio.
2/2013 Foru Dekretu Arauemailea indargabetu egin da
Bizkaiko Foru Aldundiak onetsi duen foru dekretu arauemaile batek indarrik gabe utzi du Estatuan onartutako sei zerga berriak Lurralde Historikoan aplikatu behar zirela ezarri zuen dekretua.
Horrekin batera, joan den maiatzaren 30ean egindako Ministroen Kontseiluak, Ekonomia Ituneko Batzorde Mistoaren urtarrilaren 16ko bileran agindu zuen bezala, Estatuko Abokatutzari jarraibideak eman dizkio Bizkaiko xedapenaren aurka jarritako konstituziokontrakotasun-errekurtsoan atzera egin dezan.
Nevadako Unibertsitateko (Reno) Center for Basque Studies zentroak, 13. Nazioarteko Kongresua antolatu du, martxoaren 26, 27 eta 28an: Fiscal System & the Crisis. A Comparative View of the Resilence of Public Finances and Self-Government in the Basque Country, Catalonia and Nevada. Xabier Irujo (CBSko zuzendarikidea) eta Joseba Agirreazkuenaga (William A. Douglass Distinguished Visiting Scholar 2013-2014) doktoreek antolatu dute.
Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa hilaren 16an bildu zen guztira 13 erabaki sinatzeko; horien artean, besteak beste, aipatzeko modukoa da Kontzertu Ekonomikoaren aldarazpena, Kontzertu horretan azkeneko urteetan Estatuan agertu diren zerga-figura berrien kontzertazioa sartze aldera, eta bai kontzertazio berrien finantza-ondoreak 2013ko urtarrilaren 1era ekartzeko behar diren zerga-figurak jasotze aldera ere. Aurrekontu-egonkortasunaren arloko beste erabaki batzuk berretsi eta alor horretako informazio-elkartrukearen edukia ebatzi ez ezik, zenbait aldarazpen tekniko ere sartu dira kontzertatu den testuan eta Arbitraje Batzordearen Araudian. Horrezaz gainera, Batzorde honen kideak ere izendatu dira, halako moldez non Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen Finantza eta Zerga arloko Zuzenbide Katedraduna den Gabriel Casado Ollero jauna izendatu baita Batzorde horren buru; bestalde, Isaac Merino Jara jaunak eta Francisco Javier Muguruza Arrese jaunak mahaikide izaten jarraitu dute.
Komunikabideetan zabaldu denez, ondoko gai hauek hurrengo negoziazioetarako mahai gainean utzi dira: kupoen likidazioarekin loturik azken urteotan pilatzen ari diren kopuru-aldeak ebaztea eta kupoari buruzko lege berria egitea; izan ere, egun indarrean dagoen legea, hasiera batean 2007-2011 bosturtekorako aurreikusirik zegoena, luzatuta dago 2012. urteari dagokion ekitalditik hona.
Eusko Jaurlaritzaren prentsa-oharra