Nobedadeen berri izateko,
Gaurkotasuna

Pedro Azpiazuk, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, bilera izan zuen Parisen joan den urtarrilaren 28an Pascal Saint Amas-ekin, ELGAko Nazioarteko Fiskalitateko zuzendariarekin. Bilera horretan sailburuak Ekonomia Itunak nazioarteko fiskalitatearen esparruan duen zeregina defendatu du, eta baita euskal erakundeek BEPS proiektuan onartutako neurrien inplementazioan duten inplikazioa ere.
Horrekin batera, Azpiazuk –Ogasuneko sailburuordea den Itziar Agirrerekin batera– Ekonomia Itunaren bidez araututako euskal zerga-sistemaren ezaugarri bereziak aurkeztu ditu eta, bide batez, euskal erakundeek gure zerga-araubideari zuzenean eragiten dioten gai fiskalak eztabaidatzen diren nazioarteko foroetan parte hartzeari buruz Estatuari behin eta berriz egin dion erreklamazioa helarazi du.
Informazio gehiago

Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna aldatzen duen otsailaren 8ko 1/2022 Legea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da, otsailaren 9an.
Aldaketak Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2021eko uztailaren 29an egindako bileran hartutako erabakiak jasotzen ditu. Bertan, finantza-transakzioen eta zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga berriak ituntzea onartu zen, bai eta BEZaren leihatila bakarreko araubide berriak ere.
Lege-proiektua Senatuan onartu zen otsailaren 2ko bilkuran, 253 senatariren aldeko botoekin, emandako 261 botoetatik (5 kontra eta 3 abstentzio). Egun batzuk lehenago, abenduan, Kongresuan onartua izan zen, aldeko 280 botorekin, kontrako 57 botorekin eta 4 abstentziorekin.
Itundutako testuaren aldaketa indarrean jartzean, foru-ogasunak zerga berriak kudeatzen hasiko dira. Zerga berriak indarrean jarri zirenetik ZAEAk bildutako diru-sarrerak, itundutako lotura-puntuen arabera lurralde historikoei dagozkienak, foru-ogasunen esku jarri beharko dira.

Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak (EIBM-CMCE) oraindik itundu barik zeuden hiru zerga-figurak ituntzea erabaki du: Finantza Transakzioen gaineko zergak, Zerbitzu Digitalak eta BEZaren lehiatila bakarreko araubide berriak (OSS).
Gainera, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien 2022rako defizit- eta zor-erreferentziazko tasak ere adostu dira, eta Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordea berritu da; organo horretan ebatziko dira Ekonomia Itunaren lotura-puntuei dagokienez administrazioen artean sor daitezkeen gatazkak.

Metodologia hamabost urtez indarrean egon ondoren (horietako hamar luzapenean), Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, joan den uztailaren 15ean egindako ezohiko bilkuran, aplikatu beharreko metodologia berri bat onartu du, printzipioz, 2022-2026 bosturtekorako. Hedabideek albistearen berri eman dute.
- Noticias de Gipuzkoa (21-07-2021): Olano asegura que la “estabilidad vale oro” y se ha logrado un “acuerdo digno para Gipuzkoa”
- Diario Vasco (21-07-2021): La oposición en Gipuzkoa critica el «rodillo» jeltzale en la Ley de Aportaciones
- Naiz (18-08-2021): EH Bildu propone acuerdos «amplios y sólidos» en torno a la Ley de Aportaciones
- Gara (17-07-2021): Rementeriak ez du «aldaketa sakonik» ikusi Ekarpen Legean
- Correo (17-07-2021): Rementeria dice que «todos ceden y todos ganan» con la nueva Ley de Aportaciones
- Correo (16-07/2021): Las instituciones pacifican el reparto de impuestos tras 10 años de desencuentros
- Gara (16-07-2021): Ley de Aportaciones, fin a diez años de «interinidad»
- Diario de Noticias de Álava (16-07-2021): Las instituciones vascas cierran la nueva Ley de Aportaciones
- Diario Vasco (16-07-2021) Gipuzkoa pone en valor la nueva Ley de Aportaciones, «que es un mecanismo mucho mejor»
- Noticias de Gipuzkoa (16-07-2021): La Ley vasca de Aportaciones refuerza a las administraciones en la salida de la crisis
- Diario Vasco (15-07-2021): «La posibilidad de que un territorio se vea penalizado persiste con la nueva norma»
- Deia (15-07-2021): Bizkaia dice que la Ley de Aportaciones no debe medirse por “quién gana”
