Nobedadeen berri izateko,
Gaurkotasuna

Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak (EIBM-CMCE) oraindik itundu barik zeuden hiru zerga-figurak ituntzea erabaki du: Finantza Transakzioen gaineko zergak, Zerbitzu Digitalak eta BEZaren lehiatila bakarreko araubide berriak (OSS).
Gainera, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien 2022rako defizit- eta zor-erreferentziazko tasak ere adostu dira, eta Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordea berritu da; organo horretan ebatziko dira Ekonomia Itunaren lotura-puntuei dagokienez administrazioen artean sor daitezkeen gatazkak.

Metodologia hamabost urtez indarrean egon ondoren (horietako hamar luzapenean), Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, joan den uztailaren 15ean egindako ezohiko bilkuran, aplikatu beharreko metodologia berri bat onartu du, printzipioz, 2022-2026 bosturtekorako. Hedabideek albistearen berri eman dute.
- Noticias de Gipuzkoa (21-07-2021): Olano asegura que la “estabilidad vale oro” y se ha logrado un “acuerdo digno para Gipuzkoa”
- Diario Vasco (21-07-2021): La oposición en Gipuzkoa critica el «rodillo» jeltzale en la Ley de Aportaciones
- Naiz (18-08-2021): EH Bildu propone acuerdos «amplios y sólidos» en torno a la Ley de Aportaciones
- Gara (17-07-2021): Rementeriak ez du «aldaketa sakonik» ikusi Ekarpen Legean
- Correo (17-07-2021): Rementeria dice que «todos ceden y todos ganan» con la nueva Ley de Aportaciones
- Correo (16-07/2021): Las instituciones pacifican el reparto de impuestos tras 10 años de desencuentros
- Gara (16-07-2021): Ley de Aportaciones, fin a diez años de «interinidad»
- Diario de Noticias de Álava (16-07-2021): Las instituciones vascas cierran la nueva Ley de Aportaciones
- Diario Vasco (16-07-2021) Gipuzkoa pone en valor la nueva Ley de Aportaciones, «que es un mecanismo mucho mejor»
- Noticias de Gipuzkoa (16-07-2021): La Ley vasca de Aportaciones refuerza a las administraciones en la salida de la crisis
- Diario Vasco (15-07-2021): «La posibilidad de que un territorio se vea penalizado persiste con la nueva norma»
- Deia (15-07-2021): Bizkaia dice que la Ley de Aportaciones no debe medirse por “quién gana”


Datorren maiatzaren 10ean, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onetsi zuen maiatzaren 13ko 12/1981 Legea onetsi zeneko 40. urteurrena ospatzeko, eta Covid-19ak eragindako egungo krisiaren testuinguruan, presio handia egin baitu ogasun publiko globaletan, foru ogasunak barne, Ituna Ekonomia Itunaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak eta Ekonomia Ituna sustatzeko eta hedatzeko Elkarteak «Finantza publikoak eta zorraren iraunkortasuna» izenburuko IX. Jardunaldia antolatu dute.
Jardunaldia Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun eta Finantzen foru diputatuak inauguratuko du, eta zor publikoaren eta Europako ingurunearen iraunkortasunaren gaurkotasun gorenaren gaian sakonduko du, batez ere hasieran sortutako 2008ko krisiaren eta gero iritsitako Covid-19aren egungo krisiren ondoren, eta arreta berezia jarriz foru ogasunen inguruan. Horretarako, gure inguruko zor publikoaren oraingoari eta etorkizunari buruzko ikuspegi panoramikoa eskainiko da, Europako, Estatuko eta Euskadiko agertokiak integratuz. Hizlari izango dira Javier Pérez, Espainiako Bankuko Ekonomia eta Estatistika Zuzendaritza Nagusikoa; Diego Martínez, Pablo Olavide Unibertsitateko irakaslea; Enrique Lucas, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea; eta Itziar Agirre, Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko sailburuordea. Egitaraua amaitzeko, Sofia Arana EHUko irakasleak gidatutako mahai-ingurua egingo da.
2021eko otsailaren 25ean, Mikel Erkoreka gure laguntzaileak parte hartuko du, Ekonomi Itunaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren ordezkari gisa, Munduko Bankuaren Subnational Governance/Decentralization Global Solutions Group-ek eta Nevadako Unibertsitateak antolatutako jardunaldi batean. Bertan, COVID19ak eragindako pandemiari erantzuna ematean toki-gobernuek izan duten eginkizuna aztertuko da. Euskal Herriaz gain, Brasil, Nepal eta Indonesiaren kasuak aztertuko dira.