Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure boletinera

Gaurkotasuna

Bizkaiko Foru Aldundia Konstituzio Auzitegian pertsonatu da blindajeen aurkako errekurtsoetan
Friday, 10 de February de 2012

Joan den asteartean, otsailak 7, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak erabaki zuen konstituzioaren kontrakotasun errekurtsoei dagokienez Konstituzio Auzitegian gauzatzen ari den prozeduran pertsonatzea, Errioxako eta Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoek aurkeztutakoak otsailaren 19ko 1/2010 Lege Organikoaren aurka, foru arauen blindajearen lege gisa ezagutzen denaren aurka, hain zuzen. Bizkaiko Foru Aldundia ordezkatzeko ardura Enrique Lucas Murillo de la Cueva abokatu jaunari eman zaio, GÓMEZ-ACEBO & POMBO bulegokoa

Kontsulta: Ondare Eskualdaketen Zerga likidatzeko administrazio eskuduna, fidatzaile bat gehitzeagatik hipoteka maileguaren nobazio eskritura batean
Sunday, 22 de January de 2012

Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeak ebazpena eman du Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga likidatzeari aplikatu beharreko lotuneari buruz, hipoteka maileguaren nobazio eskritura batean beste fidatzaile bat gehitu delako, eta bereizi egin ditu kreditua handitzeari aplikatu beharrekoa eta beste bermatzaile bat gehitzeari dagokiona.

Joan Administrazio Doktrinara

Kontsulta: Foru lurralde komunean jarduten den entitate talde batek BEZa ordaintzea
Saturday, 21 de January de 2012

Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeak ebazpena eman du entitate talde batek Balio Erantsiaren gaineko Zerga ordaintzeari buruz; taldeak foru lurralde komuneko eragiketa bolumena du; batzordeak esan duenez, taldea eratu ahal izateko entitate guztiek Administrazio beraren ikuskaritza-eskumenaren eraginpean egon behar dute (dela lurralde komuna, alde batetik, dela edozein foru lurralde, bestetik). Taldea eratu ondoren, entitateek aitorpen indibidualak aurkeztu beharko dituzte Administrazio baten edo bestearen aurrean, Ekonomia Itunaren arau nagusiak aplikatuz.

Joan Administrazio Doktrinara

EAEko foru zerga araudiaren egoeraren bilakaera erkidegoko zuzenbideari dagokionez
Saturday, 21 de January de 2012

Finantza eta Zerga Zuzenbidean doktore eta Joan Karlos Erregea Unibertsitatean kontratatutako irakasle Mercedes Ruiz Garijok artikulu bat argitaratu du Noticias de la Unión Europea aldizkariaren azken alean, “Un nuevo capítulo de las vacaciones fiscales en los Territorios Históricos del País Vasco: las dificultades procedimentales para la recuperación de las ayudas concedidas y declaradas ilegales en virtud del Derecho Comunitario” izenburupean. Bertan Europako araudiaren eta EAEko lurralde historikoetako foru zerga arauen arteko bateraezintasunaren arazoa errepasatu du, 1988. urtean zalantzan jarri zenetik berriki bateraezintzat jo diren arte, opor fiskalak eta % 45eko kreditua.

Joan Autoreen Doktrinara

Giménez Abad Fundazioaren koadernoak
Thursday, 29 de December de 2011

Fundazioaren 2. koadernoak Zuzenbidean doktorea eta UNEDeko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko Saileko irakasle ikertzailea den Teresa Marcos Martín andrearen lana  jasotzen du. Lan horren bidez, gai honekin lotutako jurisprudentzian sakontzen du: estatuaren laguntzak berreskuratzea eta horien aplikazioa euskal opor fiskaletan.

 

Joan Autoreen Doktrinara