Nobedadeen berri izateko,
Gaurkotasuna
Bizkaiko Foru Aldundiak erakundearen 1500. urtetik aurrerako historian oinarritutako liburu bat argitaratuko du laster. Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketa Taldearen laguntzarekin egina da eta Joseba Agirrezkuenaga Zigorraga Historia Garaikideko katedratikoak zuzendu du, ikerlari nagusia izan delarik. Liburuaren bertsio digitala eskuragarri dago ondorengo helbidean: http://bizkaikohistoria.com/.
Bestalde, gure “Foru Ogasunaren Tesia” bilduma aberastu du Gonzalo Martinez Etxebarria doktoreak egin duen eta argitaratu berri den “La defensa jurídica de un derecho histórico paradigmático: el Concierto Económico Vasco” izeneko doktorego tesiak.
Datozen urtarrilaren 22 eta 23an Ekonomia Itunari buruzko II. Mintegia egingo da Eusko Legebiltzarraren egoitzako Tomas Moro aretoan, Gasteizen. Oraingo honetan Eusko Legebiltzarrak Ad Concordiam-Ekonomia Ituna Sustatu eta Hedatzeko Elkartearen laguntza izan du jardunaldiak antolatzeko. Esku-hartzeak Ekonomia Itunaren egungo egoeran oinarrituko dira: alde batetik, nazioarteko ordenan; eta bestetik, administrazio zentralarekiko harremanen egoerak dakartzan erronken analisian, baita Autonomia Erkidegoaren barruko harremanen analisian ere.
Auzitegi Gorenak hiru epai eman ditu (azaroaren 13 eta 14koak). Horietan Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa lurralde komuntzat hartzearen inguruko aurreko doktrina berretsi du, hitzarmenaren eta kontzertu ekonomikoaren araubideen lotura-puntuak aplikatzeko. Era berean, tarifa orokorra ezarri zaien bezeroei argindarraren hornidura bitan banatzea desegokia delako irizpidea berretsi du Arbitraje Batzordeak.
Bestalde, irailaren 26an emandako epaian Zergei buruzko Lege Orokorraren oinarrizko izaerari eutsi dio, baita Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeari ere.
Azkenik, estatuko laguntza fiskalak berreskuratzeko prozedurak dakarren arazoaz aritu da 2014ko 1 eta 9 epaietan.
Jose Luis Silvestre Lopez Bizkaiko Foru Ogasuneko ikuskatzaile erretiratuak estatuarekiko harmonizazio fiskalaren egoera eta zergen foru sistemen barneko egoera aztertu ditu Forum Fiscal aldizkariaren azken zenbakian.
Sevillan egindako Ekonomia Publikoko XX. Topaketaren aktek hainbat egilek prestatutako lan bat bildu dute. Horretan finantzaketa sistema erkidetik eta foru sistematik ondorioztatzen diren finantzaketa aldeak aztertzen dira.