Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure boletinera

Gaurkotasuna

Ekonomia Itunaren analisia Revista Vasca de Administración Pública aldizkarian
Monday, 2 de March de 2015

Revista Vasca de Administración Pública aldizkariaren azken zenbakian Ekonomi Itunaren araubideari lotuta dauden alderdi batzuei buruzko lanak argitaratu dira.

Susana Serrano Gaztelurrutiak opor fiskalak deritzenak leheneratzeko prozesuan konfiantzaren abiaburuaren aplikazioa aztertu du ikuspegi europarretik; ordea, Sofía Arana Landínek zergen arloan Batasunaren zuzentarauak eta gidalerroak egokitzeko Lurralde Historikoek izaten dituzten arazo praktikoetan eta xedapen horiek hartzeko goranzko prozesuan duten partaidetza mugatuan sakontzen du.

Toki finantza-babesari dagokionez, Martín María Razquin Lizarragak toki erreformak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen eraginak eta Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legearen ondorio diren mugak aztertu ditu eta ondorio moduan esaten du presazkoa dela Euskal Autonomia Erkidegoan Udal Legea onestea. Ander Ibarloza Arrizabalagaren eta beste batzuen azterlanaren ardatza Gipuzkoako udalen finantza egoera eta Lurralde Historiko horretako Foru Aldundiko organoek burutzen duten babes-ahalmenaren betearazpena da.

Beste alde batetik, José Luis Burlada Echevestek administrazioko prozedura erkidea Estatuaren berariazko eskumen bezala aintzatestearekin lotuta eman diren epaien ondorio batzuk aztertu ditu Konstituzioaren 149.1.18. artikuluaren arabera, eta zergen arloko foru arautegian duten eragina lantzen du. Irune Suberbiola Garbizuk, azkenik, bere lana Jokoen arloko jardueren gaineko Zergaren itunean eta hori ordainarazteko hizpatu diren puntuetan finkatzen du.

Joan Zientzia Doktrinara

Auzitegi Gorenaren elektrizitatearen banaketa eta merkaturatzeari buruzko epaien iruzkina
Monday, 2 de March de 2015

Forum Fiscal aldizkariko 204 zenbakian (2014ko abendua) Iñaki Alonso Arcek Auzitegi Gorenaren epai batzuk komentatzen ditu, hain zuzen ere merkatu elektrikoaren liberalizazio iragankorraren alditik 2009ko uztailaren 1era arte elektrizitatearen merkaturatze eta banatze eragiketetan aplikagarriak ziren konexio-guneei buruz Arbitraje-Batzordearen ebazpenetan aplikatu ziren irizpideen aurka Bizkaiko Foru Aldundiak planteatu zituen errekurtsoei lotuta daudenak. Errekurtsoak ezetsi arren, autoreak elementu positiboak aurkitzen ditu eman diren epai horietan, Auzitegi Gorenak baieztatu egiten duelako, alde batetik, elektrizitatea banatzeko eragiketetan aplikagarria den konexio-gunea Ekonomi Itunean banatzailearen zerga egoitzari egozten zaion garraio zerbitzuei buruzkoa dela; beste alde batetik, Auzitegi Gorenak berretsi egin du elektrizitate emateetan aplikatzen den konexio-gunea zein den erabakitzeari dagokionez Bizkaiko Foru Aldundiak defendatzen duen irizpidea, uste duelako tarifa integraleko energia elektrikoko hornikuntzen emaitzako sarrerak transformazioaren azken prozesua egiten den lurraldearen arabera kokatu behar direla, hau da, hornikuntza puntua kokatuta dagoen tokian, hor bihurtzen delako energia bezeroak nahi duen tentsiora.

Artikulua

Nafarroako Itunari buruzko doktrina
Sunday, 1 de March de 2015

Revista Jurídica de Navarra argitalpenak itunaren araubideari buruzko artikulu batzuk argitaratu ditu bere azken aleetan. Horrela, hala Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea den Juan Cruz Alli Arangurenek, 53-54 zenbakian, nola 1985. urtetik Nafarroako Unibertsitateko Finantza eta Zerga Zuzenbideko katedraduna den Eugenio Simón Acostak 55-56 zenbakian, Konstituzio Auzitegiaren azaroaren 14ko 208/2012 epaiaren kritika egiten dute. Bien aburuz epaiak Nafarroaren konstituzionalitate-blokearen bidezkotu gabeko aldarazpena ekarri du zerga ez itunduen edo sorkuntza berriko zergen arloan bere zerga-ahalmena LOFCAren agindupean jartzen duelako.

Beste alde batetik, Aldizkariaren 57 zenbakian sinatuta dauden bi idazlan argitaratu dira. Lehenengoa Eugenio Simón Acosta berarena, Foru Komunitatearen eta Estatuaren artean BEZa doitzeari buruzkoa, hots, Nafarroan Volkswagen taldeak erabili duen operatibak sortarazi duen eztabaidaren ildotik eta, bigarrena, Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialeko zuzendaria den María Jesús Valdemoros Erro andrearena, itunaren sistemaren solidaritatea eta ekitateari buruzko eztabaida aztertzen duena.

Joan Zientzia Doktrinara

 

Jarraitu egiten dute Zergen Foru Arau Orokorrei buruzko epaiek
Wednesday, 18 de February de 2015

Auzitegi Gorenak baieztatu egin ditu Zergen Lege Orokorraren xedapenen administrazioko prozedura erkidearen izaerari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak lehen auzialdian 2014ko urriaren 2an eta 23an eman zituen epaiak. Lehen epaian ezetsi egiten du Gipuzkoako Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak prozedura hori hausten duenik eta, horregatik, Itunaren harmonizazio arauak hausten dituenik, Foru Arau horrek ZLOn ezarri dena baino interesdunen aldekoagoa zen araubidea ezarri zuen erantzukizun-aitorpenerako prozeduraren iraupenaren epeari dagokionez. Bigarren epaian, ordea, uste du Itunaren 3. artikuluko harmonizazio araua hausten dela, bere iritziz Gipuzkoako PFEZ arauaren ezarpenak aldarazi egiten duelako ZLOk ematen duen zenbatespen objektiboaren kontzeptua.

Joan Jurisprudentziara

Estatuaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko Ekonomia Hitzarmenari buruzko II. Mintegia
Sunday, 15 de February de 2015

Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Unibertsitateak Estatuaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko Ekonomia Hitzarmenari buruzko II. Mintegia antolatu dute pasa den ekitaldian egindako mintegiari jarraipena emateko sinatutako hitzarmenaren esparruan, Nafarroaren finantza- eta zerga-sistema propioa aztertu eta hedatzeko eta antzeko izaera politikoa duten lurralde mailako erakunde publikoen finantza-sistemekin alderatzeko. Mintegia Nafarroako Parlamentuko Balio Anitzeko Gelan egingo da. Datorren asteartean (hilak 17) hasiko da eta martxoaren 3an eta 17an jarraituko du.

Programa