Nobedadeen berri izateko,
Gaurkotasuna
2014. urtearen azken hilean eta 2015. urtearen hasierako hilean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak frogaketa mugatua ez diren bestelako kudeaketa prozeduren markoko jarduera ekonomikoen etekina zehazteko erregulartasunari buruzko hogei epai baino gehiago jaulki zituen. Zergei buruzko Lege Orokorrak ezarri duenarekin bat, mota horretako jarduketa prozedurak horren barrurako erreserbatzen dituena, Salak azken hori aplikagarria dela ulertu arren, hori gorabehera ez du manu horien oinarrizko izaerarik antzematen eta, prozeduren garapenean baliaezintasuna eragiten duten forma-akatsen garrantziari buruzko doktrina jurisprudentziala gogorarazi ondoren, ondorio moduan ezarri du frogaketa mugatuko prozeduraren omisioak ez duela ekintzaren erabateko deuseztasuna eragiten eta ezetsi egiten ditu planteatutako errekurtsoak, uste duelako ez dela deuseztagarritasun hutseko kasuen deuseztasuna adierazteko beharrezkoa den babesgabezia inguruabarra gertatzen.
Abenduaren 1eko eta abenduaren 30eko epaietan Salak baieztatu egin zuen ganbera baliabide iraunkorra erregulatzeko foru ahalmen arauemailea; dena dela, bigarrenean zati baten deuseztu zuen egindako likidazioa, hain zuzen ere ogasun arabarrak lurralde eskumenik-ezaren akatsa egin zuelako, ogasun horrek likidazio hori jarduketetan zehar zergadun gipuzkoar batengandik eskuratutako informazioetan oinarritu zuelako Lurralde horretako ogasunaren manuzko laguntza eskatu gabe. Ildo beretik, 2015eko otsailaren 3ko epaiak deuseztu egin zuen Bizkaiko ogasunak zerga egoitza Madrilen duen enpresa bati formulatu zion informazio errekerimendua.
Apirilaren 24an, ostiralean, Finantza eta zerga arloko harremanak Ekonomi Itunaren sisteman: Foru Lurraldeak, Euskal Autonomia Erkidegoa, Espainiako Erresuma, Europar Batasuna deritzon mintegia izango da Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea, 3. zk., Bilbo). Mintegi hori Ekonomi Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio Agiritegiak antolatu du, Euskal Herriko Unibertsitatearen Zuzenbide Publikoaren Sailaren Finantza eta Zerga Zuzenbidearen Arloarekin lankide jardunik.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nevada-Renoko Unibertsitateak hitzarmena sinatu dute bi urterako (luzatu egin daiteke), Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunari eta antzeko zerga sistema federalei buruzko ikerketa nazioartean sustatu eta hedatzeko, Euskal Ikerguneak (CBS-Center for Basque Studies) antolatutako jardueren bitartez. Hitzarmen horren ildotik, urtero Aldundiko karrerako funtzionario batek 3 hilabete egingo ditu CBSn, eta egonaldi horretan egindako jardueren gaineko txosten zehatza aurkeztu beharko die bai Bizkaiko Foru Aldundiari bai CBSri berari. CBSk egun bateko mintegia antolatuko du, eta gonbidatutako profesionalak ikerketa lanak egingo ditu, txostena aurkeztuko du mintegi horretan, eta ingelesezko artikulu bat edo liburu baten kapitulu bat idatziko du, argitara eman dadin. Gainera, bisitariak eskolak emango ditu, gonbidatu gisa, Nevada-Renoko Unibertsitateko ekonomia sailak zergei eta zerga kulturari buruz eskainiko dituen ikastaroetan. Hautaketa prozesuaren ondoren, Gemma Martínez Bárbara Ogasun eta Finantza Saileko Zerga Politikako Zerbitzuko burua joan da CBSra.
Deustche Bank-en Ikerketa Sailak lan interesgarria argitaratu zuen otsailean. Bertan Europar Batasuneko estatuetan dauden eskualdeen eta independentziaren aldeko mugimenduen aspektu ekonomikoen inguruko hausnarketa egiten da. Zehazki, gertakari horien azterketa egiten du ondorengo herrialdeen kasuan: Espainia (Euskadi, Nafarroa eta Katalunia), Erresuma Batua (Eskozia), Belgika (Flandes) eta Italia (Adige Garaia eta Veneto).
Estatuko administrazio orokorrak, azaroaren 27ko 28/2014 Legearen bitartez burutu den BEZaren Legearen 167. artikuluaren
aldarazpenaren arauzko garapenaren bidez eta Zerga Berezietan eta Balio Erantsiaren gaineko Zergan inportazioko kargak erregulatzeko duen berariazko eskumena erabiliz, ukatu egiten die zergak berariaz foru ogasunetan ordaintzen dituzten zergadunei gainerako zergadunentzat gaitu duena: inportazioetan BEZaren likidazio araubide bati atxikitzeko aukera, erreformara arte indarrean zegoen egoerarekin alderatuta, eragiketa horien kuotak kasuan kasuko autolikidazioetan sartzeko bidea ematen duena merkatugaiak ematen diren unean bertan aduanetan zuzenean ingresatu beharrean. Horrela adierazten du Iñaki Alonsok Forum Fiscal aldizkariaren azken zenbakian (205), eta Estatuak hartu duen erabaki hori “foru zergadunen aurkako bereizkeria bidezkotuezina” moduan kalifikatzen du.