Nobedadeen berri izateko,
Gaurkotasuna
Auzitegi Gorenak, 2012ko urtarrilaren 26ko epaian, baliogabetu egin zuen 18.000 eurotik gorako zenbatekoen kasuetan administrazioarekiko erreklamazio ekonomikoa hautazko gisa sailkatzen zuen Gipuzkoako Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko manua. Auzitegi Gorenaren ustez, administrazio-prozedura erkidea eta prozesu-araudia bezalako gaiak arautzeko estatuaren eskumen esklusiboak zuzenean urratu dira, Zergei buruzko Lege Orokorrari zerga-administrazio guztiak arautzeko funtzioa esleituta.
Auzitegi Gorenak eman ditu Errioxa eta Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoek aurkeztutako kasazio errekurtsoen gaineko lehenengo epaiak, eta hala, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako doktrina berretsi du; izan ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baieztatu egin zuen autonomiako test hirukoitza betetzen zela, estatuko laguntzen erregimeneko berezko lurralde hautapena aintzat hartzea saihesteko jurisprudentzia komunitarioak eskatutakoa. Horrez gain, 2/2005 FAko 10. xedapen gehigarriaren baliogabetasuna berretsi du, 2004ko abenduaren 9ko epaiak baliogabetutako araudia ondorenak sorrarazi baino lehen amaitutako zergaldiei aplikatzeko gaitzen zuena.
Ministroen Kontseiluak, joan den martxoaren 26ko bilkuran onetsi dituen hiru erabakiren bidez, Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkariak izendatu ditu Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa Koordinatzeko Batzorderako, Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa berrikusteko Negoziazio Batzorderako eta Ekonomia Itunaren Batzorde Mistorako.
‘Tribuna Fiscal’ izeneko aldizkariaren martxoko zenbakian Estatuko Ogasun Ikuskatzailea den Javier Vicente Matilla jaunak eta Zuzenbide eta Enpresa-Administrazio arloan lizentziatua den Víctor Vega Vicente jaunak egindako azterlana argitaratu da. Azterlan horretan, zenbait kasu praktiko aztertzearen bidez, administrazioen artean BEZa biltzeari dagokion banaketa alorrean gertatzen den distortsioa islatzen da, Kontzertu Ekonomikoan biltzen diren eragiketak kokatzeko arauen aplikazioa dela eta.
Arabako Forum Fiskalak Javier Armentia Basterra jaunaren azterlan bat argitaratu berri du martxoko zenbakian. Ondokoa da azterlanaren gai nagusia: Kontzertu Ekonomikoak Foru Lurraldeei zerga eremuan aintzatesten dien arautze-ahalmenaren barneko eta nazioarteko mugak.