Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure boletinera

Gaurkotasuna

Kontsulta: Foru lurralde komunean jarduten den entitate talde batek BEZa ordaintzea
Saturday, 21 de January de 2012

Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeak ebazpena eman du entitate talde batek Balio Erantsiaren gaineko Zerga ordaintzeari buruz; taldeak foru lurralde komuneko eragiketa bolumena du; batzordeak esan duenez, taldea eratu ahal izateko entitate guztiek Administrazio beraren ikuskaritza-eskumenaren eraginpean egon behar dute (dela lurralde komuna, alde batetik, dela edozein foru lurralde, bestetik). Taldea eratu ondoren, entitateek aitorpen indibidualak aurkeztu beharko dituzte Administrazio baten edo bestearen aurrean, Ekonomia Itunaren arau nagusiak aplikatuz.

Joan Administrazio Doktrinara

EAEko foru zerga araudiaren egoeraren bilakaera erkidegoko zuzenbideari dagokionez
Saturday, 21 de January de 2012

Finantza eta Zerga Zuzenbidean doktore eta Joan Karlos Erregea Unibertsitatean kontratatutako irakasle Mercedes Ruiz Garijok artikulu bat argitaratu du Noticias de la Unión Europea aldizkariaren azken alean, “Un nuevo capítulo de las vacaciones fiscales en los Territorios Históricos del País Vasco: las dificultades procedimentales para la recuperación de las ayudas concedidas y declaradas ilegales en virtud del Derecho Comunitario” izenburupean. Bertan Europako araudiaren eta EAEko lurralde historikoetako foru zerga arauen arteko bateraezintasunaren arazoa errepasatu du, 1988. urtean zalantzan jarri zenetik berriki bateraezintzat jo diren arte, opor fiskalak eta % 45eko kreditua.

Joan Autoreen Doktrinara

Giménez Abad Fundazioaren koadernoak
Thursday, 29 de December de 2011

Fundazioaren 2. koadernoak Zuzenbidean doktorea eta UNEDeko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko Saileko irakasle ikertzailea den Teresa Marcos Martín andrearen lana  jasotzen du. Lan horren bidez, gai honekin lotutako jurisprudentzian sakontzen du: estatuaren laguntzak berreskuratzea eta horien aplikazioa euskal opor fiskaletan.

 

Joan Autoreen Doktrinara

Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren jurisprudentzia
Tuesday, 13 de December de 2011

Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboak, 2011n, zenbait erabaki hartu ditu, eta, horietan, gai hauek aztertu ditu: PFEZaren eta laneko atxikipenen arloan aplikatu beharreko konexio-puntuak, zenbatespen objektiboko araubideko enpresa-jardueren etekina zehazteko aplikatu beharreko araudia lurralde komunean eta foru-lurraldean bizi diren erkideak dituen ondasun-erkidegoaren kasuan, eta, jakinarazpenetarako, zer nolako eragina daukan PFEZaren aitorpena bizileku berriko administrazioaren aurrean aurkezteak, bizilekua aldatu egin bada.

 

Horrez gain, ebazpen banatan berretsi egin du Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeak hartutako irizpena, Auzitegi Gorenak berretsitakoa, honi buruz: konpentsatu beharreko BEZaren saldoak lekualdatzearen desegokitasuna, bizilekua aldatzen bada.

Joan Auzitegi Ekonomiko-Administratiboetara

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziaren azterketa, honekin lotuta: opor fiskalak eta % 45eko kreditua inbertsio handietarako
Tuesday, 6 de December de 2011

Jesús Félix García de Pablos doktore jaunak, TEACeko txostengileak, bi artikulu argitaratu ditu, bata Tribuna Fiscal-en eta bestea Contabilidad y Tributación-en, eta, artikulu horietan, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia aztertu du, hauekin lotuta: opor fiskalak eta % 45eko kreditua inbertsio handietarako. Azterketa horretan, hau ondorioztatu du: jurisprudentzia horrek ez du aldatzen bere aurreko doktrina eskualde-hautakortasunari buruz, UGT-La Rioja y otros izeneko gaian emandakoa.

Joan Autoreen Doktrinara