Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure boletinera

Gaurkotasuna

Foru Aldundien eta Nafarroako Ogasunaren arteko gatazkak
Monday, 23 de December de 2013

Auzitegi Gorenak urriaren 17ko eta azaroaren 15eko epaietan berretsi du Ekonomi Ituneko Arbitraje Batzordeak eskumena duela Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historikoen eta Foru Komunitatearen artean sortzen diren eskumenei buruzko gatazkak ebazteko.

Joan Jurisprudentziara

Arbitraje Batzordearen ebazpen berriak eta Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordearen kontsultak
Saturday, 21 de December de 2013

Azken hiletan Ekonomi Ituneko Arbitraje Batzordeak hainbat ebazpen eman ditu, webgunera gehitu direnak. Horien artean nabarmenak dira 2013ko 10 eta 11 zenbakietakoak, horietan Batzordeak enpresak eta Bizkaiko Foru Aldundiak defendatu duten irizpidearen aurkakoaren alde egiten duela, ez baitu onartzen, energia elektrikoko entregen konexio puntua zehazteko eta eragiketak lokalizatzeko ondorioetarako, tarifa osoaren araberako fakturazioa banatzea banaketa-jarduerari dagokion zati batean eta energia-salmentari dagokion beste batean.

Zerga arloko kontsulten eremuan, Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeak hiru erantzun eman ditu. Horietan zenbait betebehar formali aplikatu beharreko konexio-puntuak, salgaien itsasoko garraioaren jardueraren konexio-puntua eta, bizilekua lurralde komunera lekualdatzekotan, ohiko etxebizitza eskuratzeagatiko kenketaren aplikazioa mugatu ditu.

Joan Administrazio Doktrinara

Legez kontrako laguntza bateraezintzat jotako opor fiskalak berreskuratzeko prozedura
Tuesday, 10 de December de 2013

Auzitegi Gorenak, urriaren 14ko epaian, merkatu komunarekin bateraezintzat jo diren opor fiskalak berreskuratzea eskatzeko bideratutako administrazio egintzen baliogabetasuna adierazi du, administrazio jarduleak, hau da, Arabako Foru Aldundiak, bidezko likidazioak erabat egin baititu, aurreko entzunaldi-izapidea alde batera utzita, nahiz eta hori eskatu behar den, Europako Erkidegoko zuzenbideko printzipio orokorren arabera.

Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Bizkaiko Foru Aldundiak merkatu komunarekin bateraezintzat jo diren opor fiskalak modu osagarrian berreskuratzeko bideratu duen jarduketaren erregulartasunari buruzko epaia eman du, bere jarduketa Justizia Auzitegiaren aurrean garatutako prozesuan euskal agintariek berreskuratu beharra ez betetzeari buruz Batzordeak adierazi dituen eskakizunetara egokitzeko eta, horrela, milioi askoko zehapenak saihesteko asmoz.

Joan Jurisprudentziara 

Leizaola Saria 2013
Tuesday, 26 de November de 2013

Erakundeko zuzendariaren 2013ko urriaren 28ko Ebazpenaren bidez euskal autonomiari lotuta dauden lanetarako «Jesús María Leizaola 2013» Saria banatzen duen epaimahaiak argitaratu berri du irabazleak ex aequo izan direla Bizkaiko Foru Aldundiko Zerga Politikako Zerbitzuko burua eta web honen laguntzaile aparta eta sutsua den Gemma Martínez Bárbara andrea, bere«Zerga harmonizazioa eta foru zerga-ahala Euskal Autonomia Erkidegoan» lanagatik eta, halaber, Bizkaiko Foru Aldundiko langilea den Saioa Artiach Camacho andrea, kasu honetan«Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako XVI. mendetik XIX. mendera arteko zuzenbide zibilean landa errentamendu kontratuaren funtsezko alderdiak eta prozesalak» lanagatik.

Sozietateen gaineko Zerga Euskadin: estatuaren laguntzak eta blindajea
Monday, 4 de November de 2013

LA LEY argitaletxearen Abokatuentzako Zerga Urtekariak, 2013ko argitalpenean, Deloitteko bazkide den Pablo Sanz Gutierrez jaunaren lan bat dakar. Lan horretan, estatuaren laguntzaren kontzeptuari buruz jurisprudentzia aldetik egondako azken eboluzioa eta kontzeptua euskal zerga-arauei aplikatzeko modua aztertzen da, baita arau horiek errekurritzeko iter prozesala ere, EAEko Justiziako Auzitegi Nagusiaren 2012ko ekainaren 29an ageri dena.

Artikulua