Nobedadeen berri izateko,
Gaurkotasuna
Forum Fiscal de Bizkaia argitalpenaren abenduko alean Bizkaiko Foru Ogasuneko Koordinaziorako eta Laguntza Teknikorako zuzendariorde Iñaki Alonso Arce jaunak osatutako analisia plazaratu da (“La ejecución de la Decisión de la Comisión sobre crédito fiscal del 45% de las inversiones”), inbertsioetarako % 45eko kreditu fiskala dela medio berreskuratu beharreko zenbatekoak kalkulatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak aplikatzen dituen irizpideei buruzkoa; merkatu batuarekin bateragarria ez den estatuko laguntza gisa jo zen, eta bereziki erreparatu dio pizgarri efektu deritzonari.
Urtarrilaren 12ko epaian, Valentziako Erkidegoko Justizia Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen Ekonomia Itunean jasotako lotura puntuek ahalbidetzen dutela balizko eskumen gatazkak ebaztea; Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuten araudian jasotako lurralde eskumeneko arauek, aldiz, lurralde komunean besterik ezin dira aplikatu, eta horri eskumena eman ondoren, hala badagokio, lotura puntu horiek aplikatuz.
Iustel argitaletxearekin elkarlanean, Errioxako Gobernuak El blindaje de las normas forales fiscales liburua plazaratu du, eta bertan jaso ditu Errioxako Gobernuko Lege Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiak antolatuta 2010eko azaroaren 18an Logroñon egindako mintegiko hitzaldiak.
Joan den asteartean, otsailak 7, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak erabaki zuen konstituzioaren kontrakotasun errekurtsoei dagokienez Konstituzio Auzitegian gauzatzen ari den prozeduran pertsonatzea, Errioxako eta Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoek aurkeztutakoak otsailaren 19ko 1/2010 Lege Organikoaren aurka, foru arauen blindajearen lege gisa ezagutzen denaren aurka, hain zuzen. Bizkaiko Foru Aldundia ordezkatzeko ardura Enrique Lucas Murillo de la Cueva abokatu jaunari eman zaio, GÓMEZ-ACEBO & POMBO bulegokoa
Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeak ebazpena eman du Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga likidatzeari aplikatu beharreko lotuneari buruz, hipoteka maileguaren nobazio eskritura batean beste fidatzaile bat gehitu delako, eta bereizi egin ditu kreditua handitzeari aplikatu beharrekoa eta beste bermatzaile bat gehitzeari dagokiona.