Nobedadeen berri izateko,
Gaurkotasuna
Madrileko Rey Juan Carlos Unibertsitatearen Zuzenbide Publikoko Unibertsitate-institutuak, Problemas Jurídicos Contemporáneos izeneko sailean, “El privilegio jurisdiccional de las normas forales vascas” liburua argitaratu du. Liburu horretan otsailaren 19ko 1/2010 Lege Organikoa onesteagatik erator daitezkeen legezko arazoak sakonki aztertzen da.
{phocadownload view=file|id=200target=s}
UPV-EHUk, Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean, 3,3 ECTS kreditu balio izango duen erdi-aurrez aurreko ikastaroa eskainiko du e-learning sistemaren bitartez. Ikastaroaren xedea tributuei buruzko Europar Batasunaren legeek foru-arautegiaren eskumenen jardunean duten eragina sakonki aztertzea izango da. Horretarako, aspaldiko arazoak eta erronka berriak, konpondu gabeko arazoak eta bide eta ikuspuntu berriak ikertuko dira.
Abenduko hileari dagokion Sociómetro Vasco 44-ak, euskaldunei Ekonomi Itunak merezi dien ezagupen eta iritziari buruzko zenbait galdera sartu ditu bere inkestan. Inkestatuen %9ak bakarrik adierazten du Ekonomi Ituna ondo ezagutzen duela eta %42ek entzun duela dio nahiz eta ondo ez ezagutu. %45ek (2002ko portzentaje berbera) ez duela inoiz bere existentziaz hitz egiten entzun aitortzen du.
Azaroko Arabako Forum Fiskala aldizkarian Juan Ignacio Martin Alonsoren “¿Solución final al traslado de las “mochilas de IVA” entre las diferentes Administraciones tributarias?” izeneko lana argitaratu zen.
2010eko azaroaren 22an bildu zen Itunaren Batzorde Mistoak Francisco Javier Muguruza Arrese legelaria Arbitraje-batzordeko kidea izendatu zuen, Fernando de la Hucha Celador katedradunaren ordez.
